AldizkariaEmakunde

Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Arreta Hobea Emateko Erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordea bildu da

egilea: Emakunde, 

Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Arreta Hobea Emateko Erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordea bildu da gaur Emakunderen egoitzan. Akordio horren helburua da biktimei arreta ematen dieten erakundeen arteko koordinazioa areagotzea, babes osoa bermatzeko (osasun, segurtasun, justizia eta gizarte arloetan). Batzordea Emakundek koordinatzen du, eta Jaurlaritzako honako sail hauek osatzen dute: Osasun Saila; Ekonomia, Lana eta Enplegua; Justizia eta Giza Eskubideak; Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa; Hezkuntza; eta Etxebizitza eta Hiri Agenda, eta hauekin batera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Euskadiko Fiskaltza Nagusia, hiru aldundiak, EUDEL, Arartekoa, Legelarien Euskal Kontseilua eta Euskadiko Sendagileen Kontseilua, eta hainbat lantalde teknikotan zabaltzen da. Gaurko bileran, besteak beste, EAEn sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko zentroen koordinazioaz hitz egin da.