AldizkariaEmakunde

Euskadik eta Dominikar Errepublikako Gobernuak aldebiko akordioa sinatu dute berdintasun-politiketan esperientziak trukatzeko

egilea: Emakunde, 

  • Mayra Jiménez Dominikar Errepublikako Emakumearen ministroak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak elkar ulertzeko memorandum bat sinatu dute, jardunbide egokiak trukatzeko.
  • Euskal berdintasun-politikak erreferenteak dira beste herrialde batzuetan, eta alde biko akordioak sinatu dira Txilerekin eta Mexikorekin.

Dominikar Errepublikako Emakumearen ministro Mayra Jiménezek eta Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak elkar ulertzeko memorandum bat sinatu dute gaur goizean Lehendakaritzan, bi gobernuen artean emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ideien eta esperientzien trukea sustatzeko eta sendotzeko. Ekitaldian ere parte hartu du Ander Caballerok, Eusko Jaurlaritzako Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak.

Akordioa aldebikoa da, eta bi gobernuek lankidetza-mekanismo bat ezar dezaten balioko du, besteak beste, honako alorretan ekimenak bultzatzeko: berdintasunaren aldeko hezkuntza, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa, berdintasunaren aldeko gizonen inplikazioa, berdintasuna enpresetan, emakumeen ekintzailetza edo gizonen eta emakumeen denboraren erabilera ekitatiboari buruzko politika publikoak.

Emakundek alde biko harremanak ditu aurretik Txile eta Mexikoko gobernuekin. Gainera, Europako Batzordeak Euskadiko berdintasun-politikak aukeratu zituen beste herrialde batzuetara esportatu daitekeen jardunbide onaren adibide gisa, eta, horri esker, Tunisiako edo Okzitaniako Gobernuen ordezkaritzen bisitak burutu dira.

Emakundek euskal berdintasun-politiken nazioartekotzea areagotuko du legegintzaldi honetan. Bereziki, Nazio Batuekin lankidetzan jarraituko du, zehazki NBE Emakumeekin (Emakumeen Kondizioari buruzko Batzordean (CSW), Zainketen Aliantza Globalean, Berdintasuna Sortzeko Foroan edo gizonak zaintzan inplikatzeko Dare to Care Programan parte hartuz). Halaber, Nazio Batuen Biztanleria Funtsarekin (UNFPA), indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako eta desgaitasuna duten emakumeentzako proiektuak garatzeko; Europako Batzordearekin eta Genero Berdintasunerako Institutuarekin (EIGE); eta Europako Itsas Eskualdeen Konferentziako Berdintasunari buruzko Lantaldearekin, besteak beste.

Irekia