Inicio de sección
Berdintasunaren aldeko 2024ko Emakunde Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik
egilea: Emakunde,
Gaurtik aurrera zabalik dago 2024ko Berdintasunerako Emakunde Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea. EHAAn sariaren oinarriak argitaratu dira. Sari horren helburua da publikoki aitortzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko lana dela-eta nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuen jarduna. Sariak 14.400 euroko diru-zuzkidura gordina du eta hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko urriaren 7an amaituko da.