AldizkariaEmakunde

Jakintza eta esperientzia ekofeministak jaso dira Feminismoari eta klima-aldaketari buruzko Emakunderen udako ikastaroari amaiera emateko

Udako ikastaroa

Gaur egin da Emakundek antolatutako “Klima aldaketa eta feminismoa” ikastaroaren bigarren saioa, EHUren Udako Ikastaroen barruan. Atzoko jardunaldian, klima-aldaketari eta ingurumen-larrialdiari aurre egiteko orduan ikuspegi feminista eta genero-ikuspegia txertatzeko beharra azpimarratu zuten gonbidatutako adituek, eta gaurko jardunaldiak esperientzia ekofeministen testigantzak biltzeko balio izan du, emakumeek ingurumen-borrokan duten protagonismoa nabarmendu baitute. Hala, jardunaldian parte hartu dute, besteak beste, Bizilur eta Etxaldeko emakumeak, Amigos de la Tierra, Ekologistak Martxan eta Candela Cooperativa taldeetako ordezkariek. Ikastaroaren helburua feminismoaren, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren eta ekintza klimatikoaren arteko harremanari buruzko hausnarketa egitea izan da, “XXI. mendean gizateriak dituen erronkarik handienetako biri erantzuteko”, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak adierazi duen bezala.