AldizkariaEmakunde

Euskadiko emakume migratuek elkarteetan parte hartzeak gizarteratzeari eta berdintasunari laguntzen dio, Emakundek lagundutako ikerketa baten arabera

Euskadiko emakume migratuek elkarteetan parte hartzeak gizarteratzeari eta berdintasunari laguntzen dio, Emakundek lagundutako ikerketa baten arabera

Euskadiko emakume migratuek elkarteetan parte hartzeak gizarteratzeari eta berdintasunari laguntzen dio, Emakundek lagundutako ikerketa baten arabera

egilea: Emakunde, 

  • Inmigrazioaren fenomenoa begirada feminista eta intersekzionaletik aztertzen da bertan
  • Elkarteetan parte hartzeak emakume etorkinen ahalduntze-prozesua errazten duela egiaztatu dute

Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak "Emakume etorkinen parte-hartzea Euskadiko mugimendu migratzaile eta feministetan: narratibak, estrategiak eta erresistentziak" azterlana aurkeztu du, Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanei emandako bekaren emaitza dena.

Carmen A. Cares Mardones eta Cecilia Themme Afan unibertsitateko ikertzaileek immigrazioaren eta genero-desberdintasunen fenomenoen berrikuspenetik abiatuta bideratu dute beren analisi feminista eta intersekzionala.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak ikertzaileen lana goraipatu du, emakume migratu eta arrazializatuen parte-hartze politiko eta sozialari buruzko prozesu gogoetatsu eta kritiko bat egiteagatik.

Ikerketa egiteko, egileek lurralde bakoitzeko eta elkarte desberdinetako hamar bat emakume aukeratu zituzten, Euskadiko mugimenduaren aniztasuna islatzeko. Eta ekoizpen narratiboen metodologia aukeratu zuten, esperientzia desberdinak dituzten pertsonen ezagutzak partekatzeko egokiena zela iritziz. Testu subjektiboen ekarpenarekin, ikerketa feminista emakume migratuen identitatetik nola planteatu daitekeen gogoeta egin nahi izan dute.

Ikerketak ondorioztatzen duen bezala, emakume migratuak eta arrazializatuak disidentziaren eta giza kapitalaren erreferente dira euskal elkarteen testuinguruan, eta gizarteratze-ekintzen, genero-berdintasunaren aldeko borrokaren eta identitate kulturalaren onarpenaren garapen aktiboan laguntzen dute, bai jatorrizko herrialdeetan, bai helmugako gizartean.

Azterlanean parte hartu duten emakume gehienek ere adierazi dute elkarteen bidez euren ahalduntze-prozesua lagundu dela.

Elkarte-motei dagokienez, ikertzaileek lurraldeen araberako desberdintasun batzuk antzeman dituzte. Araban, biztanle atzerritarren kontzentrazio handienarekin, elkartekide gehienek kultura-elkarteekin bat egitearen alde egiten dute. Bizkaian, gehienek emakume migratuek soilik osatutako kolektiboetan parte hartu dute. Eta Gipuzkoan oreka dago migratuak diren eta ez diren pertsonek ere parte hartzen duten elkarteekin.

Hala ere, ondorio orokor gisa, etorkinen elkarteak direnetan parte-hartze handiagoa dago, nahiz eta adierazgarriagoa den emakumez soilik osatutako mugimenduetan. Eta elkarte guztiek jarrera feministarik adierazi ez arren, zenbait jarduera espezifikoetan genero-ikuspegia proposatzen dute.

Halaber, Euskadin emakume migratu eta arrazializatuen partaidetza sozial eta politikoa bultzatzeko erakundeei zuzendutako proposamen batzuk egitend ira ikerketan, berdintasunerako politika publikoetan intersekzionalitatea diseinatzeko.