AldizkariaEmakunde

Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan izeneko ikastaroaren VI. edizioa aurkeztu dute

egilea: Emakunde, 

Gaur goizean "Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan" ikastaroaren VI. edizioa aurkeztu dute Azkuna Zentroan. Emakunderen laguntza duen ikastaro hau gaur hasi eta urriaren 29ra arte ospatuko da.2012. urtetik gaurdaino, ikastaro honen bidez, hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako hizlari bildu dira urtero Azkuna Zentroan, jendarte garaikideen ekoizpen artistikoa ikuspegi feministetatik aztertzeko.

Prentsaurrean bertan VIVA izeneko proiektua aurkeztu da, pentsamendu eta arte garaikideko sare feminista.

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, aurkezpenean azaldu duen bezala "oso garrantzitsua da ezagutaraztea gizarte sexistatik aldentzen diren kultur proposamenak, begirada berriak ezagutzea, eta hauen laguntzaz errealitate sinboliko berri bat eraikitzea, diskurtso nagusia kolokan jartzen duen errealitate bat. Eta ezagutza feministak begirada berriak planteatzen ditu, artean eta kulturan ematen den emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza desagerrarazteko tresna estrategikoa bihurtzen da".