Diskriminazio-egoerak lantzeko ikuspegi intersekzionala jardunaldia
Diskriminazio-egoerak lantzeko ikuspegi intersekzionala jardunaldia
egilea: Emakunde,
José Luis Madrazo, Familia politika eta komunitate garapenerako zuzendariak eta Izaskun Lanmdaidak Emakundeko zuzendariak Diskriminazio-egoerak lantzeko ikuspegi intersekzionala jardunaldia ireki dute gaur goizean. Jardunaldia Biltzenek antolatu du Emakunderen Berdintasunerako Gunearen barruan.
Jardunaldi honetan azpimarratu da diskriminazio egoera bakoitzak bere berezitasunak dituela, eta bazterketa modu honetan diskriminazio mota ezberdinek izan dezaketela eragina. Sexuan, jatorrian, arrazan, erlijioan, sexualitatean, ezintasunean, adinean... oinarritutako hainbat diskriminazioren arteko konexioak ematen direla hainbat pertsonetan, eta honen aurrean intersekzionalitatea kontuan izan behar da egiten diren politika publiko eta esku hartzetan.