AldizkariaEmakunde

Nazio Batuek Emakunde gonbidatu dute emakumeen kontrako indarkeriari buruzko adituen nazio arteko kontsulta batera

egilea: Emakunde, 

Mundu mailako beste 25 adituekin batera, Emakunde gonbidatua izan da Mexikora emakumeen kontrako indarkeriari zerbitzu sozialetatik eman beharreko erantzunari buruzko Kontsulta Tekniko batera, Mexiko DFn ospatzen ari dena egunotan.

United Nations Women eta UNFPAk antolatuta, programaren helburua emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioan eta erantzunean beharrezko diren zerbitzuak finkatzeko akordio batera heltzea da, besteak beste.

Zerbitzu polizialak, judizialak, osasuna eta zerbitzu sozialak dira erakundeen erantzunean jorratzen ari direnak programa honetan, eta hain justu, egunotan Mexikon egiten ari diren saioetan zerbitzu sozialetan zentratu dira parte hartzaileak. Zentzu honetan, Emakundek EAEko esperientzien berri emango du eta hemen dauden zerbitzuak zeintzuk diren azalduko du: atentzio juridiko eta psikologikoa, 24 orduko zerbitu telefonikoa eta urgentziazkoa, harrera etxeak, laguntza ekonomikoak, etxebizitzetarako sarbidea eta abar.

Emakundek UN women erakundearekin duen kolaborazioen artean kokatzen da Emakunderen parte hartzea ekitaldi honetan.