AldizkariaEmakunde

Inoiz baino gazte gehiagok parte hartu du Beldur Barik Topaketan eta Lehiaketan

Inoiz baino gazte gehiagok parte hartu du Beldur Barik Topaketan eta Lehiaketan

Inoiz baino gazte gehiagok parte hartu du Beldur Barik Topaketan eta Lehiaketan

egilea: Emakunde, 

Iragan larunbatean Zumarragan eta Urretxun ospatu zen Beldur Barik Topaketa arrakasta izan da, izan ere, inoiz baino gazte gehiago hurbildu ziren bertara (autobusetan bakarrik 240, baina gero beste hainbat euren kontura joandakoak) eta inoiz baino lan gehiago ere aurkeztu dira ikus-entzunezko lehiaketara, guztira 224.

Arratsalde osoan zehar, gazteek aktuazioez, kalejiraz eta tailerrez (autodefentsa feminista, rap feminista, hilerokoari buruzko tailerra eta desiraren laborategia) eta bestelako ekintzez gozatu ahal izan zuten Zumarragan. Ondoren, Urretxun sari banaketa egin zen.

2014-11-29_topaketa2

2014-11-29_topaketa1

Durangotik bidalitako "Eta guk zer?" lana izan da lehen kategoriako (12 eta 17 urte) lan irabazlea eta "Panteras" bigarren kategoriakoa (18 a 26 aos). "Eta guk zer?" laneko egileak Yaiza Iglesias, Paule Arnaez eta Ane Martnez dira eta 500 euro eramango dituzte. Epaimahaiak baloratu du lanak Beldur Barik Jarrera adierazten duela, hizkuntzaren erabilera sexistak emakumeengan eragiten duen ikusezintasuna eta bazterketa ikusarazten delako. Panteras laneko egileak Sara Dominguez, Samantha Reyes, Rocio Ferrero, Belen Ferrero, Iratxe Aldaburu, Natalia Alvarez eta Estizen Aguirresarobe dira, eta beste 500 euroko saria eraman dute. Aurkeztutako bideokliparekin, nesta talde honek, beraien jarrera eta letrekin nesken inguruko estereotipo sexistekin hautsi dute orain dela gutxi arte oso maskulinizatua izan den musika estiloan aurkeztu izanagatik: rap-a. Abestiarekin, gainera, indarkeria sexistaren aurrean emakumeen indarra eta batauna adierazten dute.

Lehen kategoriako aipamen berezia Durangoko "Game Over" bideoari eman zaio, Jone Cengotitabengoa, Marina Rubio, Araia Eguia, Iraia Mendizabal, Julene Urien, Ziortza Navarro eta Naiara Blandok osatutako taldeari. Epaimahaiak erabaki du lan honi sari hau ematea gazteen jai giroan ohikoa den erasoa identifikatzen dutelako. Baina, batez ere, protagonistek erasoari modu aktiboan egiten diotelako aurre. 300 euroko saria jaso dute.

2014-11-29_beldurbarik_game over

Bigarren kategoriako aipamen berezia Arrigorriagatik bidalitako "Maitekiro" lanari eman zaio. Lana Iratxe Martin, Alazne Lastra, Leire Alonso, Aurora Daz y Unai Elizaldek egin dute. Lanean emakumeei igorritako agindu pila identifikatzen dira: besteentzako izan beharra. Baina, era berean, emakumeen autoestima indartzen duten mezu ahalduntzaileak transmititzen dira. Bigarren kategoriako aipamen berezi honek ere 300 euro jasoko ditu.

beldur barik

Herria Sariari dagokionez, "Kateak moztu, libre izan" lanak jaso ditu boto gehien webgunean egindako bozkaketarekin: 828 boto. Lanaren egileak honako hauek izan dira: Irune Alfonso, Erika Amundarain, Maider Ormazabal, Ane Lorence, Aitziber Usabiaga, Nagore Arin, Ainhoa Beobide y Leire Muagorri. Sari hau ere, 300 eurokoa da.

Aurten, gainera, ikus-entzunezko ekoizpen onena baloratu da, zeinak 300 euroko saria jasoko duen eta hiru lurralde historikoetako ikus-entzunezkoen zirkuitu batetatik (oraindik zehazteke) hedatua izateko aukera izango du. Saria Donostiako Iaki Irizar, Jessica Martn, Daniel Rascn, Jon Ander Rodrguez eta Egil Iraizozek egindako "Donde empieza todo" lanari eman zaio. Animazio honekin ulertzera ematen da indarkeria sexistaren oinarrian dagoela sexuen eraikuntza binarioak (emakume-gizon) eragindako ezberdintasunak.

Beldur Barik programa, gazteekin batera, indarkeria sexista prebenitzeko urteroko programa da. 2009an jarri zen abian Emakundek eta EUDEL-ek bultzatuta, Berdinsarea- Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea-ren esparruan. Egun, Emakundek bultzatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, zein EUDEL-en babesa eta finantziazioa jasotzen ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntza du.