AldizkariaEmakunde

Beldur Barik 2014 Topaketak ehunka gazte bilduko ditu larunbat honetan Urola-Garaian indarkeria sexistaren aurka

Beldur Barik 2014 Topaketak ehunka gazte bilduko ditu larunbat honetan Urola-Garaian indarkeria sexistaren aurka

Beldur Barik 2014 Topaketak ehunka gazte bilduko ditu larunbat honetan Urola-Garaian indarkeria sexistaren aurka

egilea: Emakunde, 

Beldur Barik! programa urtero egiten da gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko asmoarekin. 2009an sortu zen Emakunde eta Eudelek bultzatuta berdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen barruan. Gaur egun, Emakundek antolatzen duen programa bat da, eta EUDELEN Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa, eta beste erakunde batzuen laguntza zein finantziazioa jasotzen du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila, Euskal Herriko Unibertsitatea  (UPV/EHU) eta EITB.

Aurten programarekin gazteekin egindako lanari amaiera emango zaio Urola-Garaian, Urretxun eta Zumarragan, datorren azaroaren 29ean ospatuko den Beldur Barik Topaketarekin. Jai honetan Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketaren sari banaketa egingo da. Beldur Barik! lehiaketa gazteei zuzendua dago (12 eta 26 urte bitartekoak). Bere helburua da neska eta mutilek emakumeen kontrako diskriminazioak ikustaratzen dituzten ikus-entzunezko adierazpenak saritzea eta bultzatzea. Lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeriaren kontrako konpromiso sendoan oinarritutako jarrerak ikustarazi behar dituzte.  Alegia, Beldur Barik Jarrera adierazi behar dute.

Programación Encuentro BB (2) (5)

Edizio honetan parte hartzea oso handia izan da, 224 jaso dira eta ia denak taldean eginikoak. Bi kategoria daude, 12 eta 17 urte bitartekoa, eta 18 eta 26 urte bitartekoa. Kategoria bakoitzean 500 euroko lehen sari, eta 300 euroko bigarren sari bana emango dira. Iaz bezala, 300 euroko  herriaren saria egongo da, eta, aurten, lehen aldiz ikus-entzunezko ekoizpen onena ere baloratuko da 300 euroko sari metalikoarekin eta ikus-entzunezkoen festibaletan hedatua izateko aukera izango du.

Urretxu eta Zumarraga, Beldur Barik Herriak

Azaroaren 29an Urola-Garaian ospatuko den topaketan, eztabaidak, formazio tailerrak eta ikuskizun ugari ospatuko dira. Tailerrak Zumarragako Zelai Aristi Kultur Etxean garatuko dira, eta sari-banaketa Urretxuko Labeaga Aretoan.

Hau da Topaketaren programa:

    • 16:00 - 16:30 Ongi etorri, autobusak Urola-Garaira heltzen dira

    • 16:30 - 19,30- Tailerrak Zumarragako Zelai Aristi Kultur Etxean

    • 19,30 - 20:00 Kalejira

    • 20:00 - 20:30 Lunch

    • 20:30 a 22:15 Sari banaketa Urretxuko Labeaga Aretoan. Lanak ikustea.

    • 22:15 Urola-Garaitik autobusen irteera.