Paloma Mata Codesal: "Inoiz ez naute arbitra deitu

Paloma Mata Codesal: "Inoiz ez naute arbitra deitu
egilea: admin,
Arbitrajean 21 urterekin hasi zen Bilbon egindako ikastaro baten ondoren eta azkar konturatu zen berdin izango zela zer arbitratzen zuen , ze hori ez zen inoiz ongi arbitratuta egongo. Gehienetan emakumea izateagatik. Futbola negozioa izateko kirola izateari uzten duen mailan aritu nahi ez zuela argi izan zuen beti, baina, sistema sorturik dagoen modugatik, ezinekoa izango zitzaiola onartzen du aldi berean. Inoiz ez dute "arbitra" deitu eta honek, Kantabriako Unibertsitateak eta bertako Emakumearen Zuzendaritza Orokorrak ematen duten Isabel Torres Sariaren (Emakumea eta Generoa ikasten dituen ikerketa saria) lan irabazlearentzat inspirazio moduan balio zitzaion. Iaz, arbitrajeari agur esan eta gaur egun, gizonezkoen mundu honetan bidea ireki nahi den edozein neskari laguntzen dio.
Hezitzaile soziala eta bitartekoa, Bilbon eta Kantabrian arbitro moduan aritu zen sei denboraldietan, bitartekaritza teknikak ezartzen saiatu zen maila baxuagoetan arbitratzen zuela eta. Kadete mailan arbitratzera iritsi zen eta laguntzaile moduan, lehentasunezko maila erregionalean. "Oinarrizko mailako futbolean aritu naiz beti atsegin nuelako. Kirola negozio bihurtzearen aurka nago, eta zenbait mailatan, hala da".
Zuk arbitratu duzun mailetan, arbitro baten ahalmena zalantzan jartzen al da?
Jokalarien aldetik ez hainbeste, baina entrenatzaile, ordezkari, zuzendari eta jendearen aldetik bai. Gauzak nola egin behar dituzun esatera datozkizu, baina gogor eutsi behar diozu zureari. Denetarik esan didate, "alde egin eta garbitzera joan", adibidez, eta horrek mina ematen du, batez ere emakume batek esaten dizunean. Askotan pentsatzen nuen: goizeko 7etan jaiki naiz 9etan arbitratzeko, hotza, ura eta lokatza jasanez: 10 eta 12 euro bitartean ordaintzen dizkidate hasiberri partiduko eta gainera, halakoak jasan behar?
Arbitratzen nuena gaizki arbitratua egongo zela jakinda iristen nintzen futbol zelaietara. Araudia ezagutzen duela uste duen jendea aurkitzen duzu baina agian ez dute inoiz araudia irakurri, batzuetan portaera harrigarriak dituzte. Maila altuagoetara iristen zaren heinean, presioa jaisten doala esan didate lankide batzuek, ordezkariak, entrenatzaileak eta jokalariak hobe tratatzen zaituztelako. Harmailetan badakigu zer dagoen: emakumea izateagatik zure lanean ona ez zarela uste dute. Diskriminazioa ere irainetan antzeman daiteke, emakumeei zuzenduak doazenak, gizonek jasaten dituzten baino mespretxuzkoagoak izaten dira.
Zure ikerketaren izenburuaz, "Árbitra no me ha llamado nadie", futbol arbitrajean emakumezkoen presentzia aldarrikatzen ari zara. Kirol jarduera honetan, hitza genero femeninoaz sartzea zaila al da?
Oso. Niri ere arraroa egiten zitzaidan hitza erabiltzea eta eztabaidan ez hasteko, "epaile" gisa aurkezten nuen nire burua edota "partidua arbitratzen duena naiz" esaten nuen, eta baita "arbitratzera nator". "Arbitro" moduan aurkezten diren emakumezko lankideak ditut. Hau beste aldarrikapen bat dela konturatzeak luze jo zuen, hitzak zenbat eta gehiago erabili, gero eta normalagoak egiten zaizkigu. Orain normalena iruditzen zait, baita nire inguruneari ere. Jendea horretara ohitu behar da gero eta normalago izateko. Hitza maskulinoz erabiltzen zutenean, hala nola "Hau arbitro txarra!" ( "Qué árbitro más malo!", gaztelaniaz jatorriko testuan) esaten zutenean, nitaz ez zirela ari pentsatzen nuen.
Kantabrian nahiko onartua dute emakumezko arbitroak daudela, eta ni aritzen nintzen mailetan, jokalariek badakite berdin diola arbitratzen duena neska edo mutila izateak. Eta zuk esanda ez badute ikasten, % 80k, txartela jasoz ikasiko dute. Asko haserretzen nintzen ni ze hortik kanpo nuen lanagatik, bitartekotza egiten saiatzen nintzen, baina, azkenean, txartelaz konpondu behar izaten nuen.
Zure ikerketan, arbitratzearen munduan dagoen objektibotasun faltsuari buruz , emakumeei mailaz igotzen uzten ez dienaz, aritu zara.
Igoerak, proba fisiko batzuk eta araudiaren ezagutzaren arabera erabakitzen dira azterketen bidez eta baita informatzaile batzuk egiten dituzten txostenengatik. Baina 185 informatzaile horien artean, ez dago emakumerik. Nazio mailan, Arbitroen Komite Teknikoaren menpe daude eta lurralde mailan, Lurraldeko Komitearen menpe. Horiek dira futbol zelaietara joan eta arbitratzen ari den pertsona ebaluatu behar dutenak, nor igo behar den erabakitzeko orduan garrantzi handia dute. Maila horietan informatzailea izateko, lehenengo edota bigarren mailako arbitroa izan behar zara aurretik eta gaur egun, ez dago emakumerik maila horietan. Beraz, emakumezko informatzaileak egotea ezinezkoa da. Lurralde mailan, komite bakoitzak bere baldintzak jartzen ditu: batzuetan, erregional edo goren mailan arbitratu izatea eskatzen dute.
Proba fisikoei dagokienez, zalantzan jartzen dut eskatzen dena, beharrezkoa baino gehiago den. Badakit hobe dela 15 segundotan 20 metro korritzea 20 segundotan baino, baina arbitratzeko, beharrezkoak al dira eskakizun hauek? Bai Polizian bai Suhiltzaile kidegoan sartzeko emakumeentzako probak desberdinak dira, baina hemen ez. Gizonezkoen eredu bat da, gizonek eta gizonentzako egina. Sistema hau, denbora laburrean, objektiboagoa den beste baten ordez aldatzea espero dut, emakumeen igoera onartzen duen sistema baten ordez, alegia.
Zeren bestela, orain dauden emakumezko arbitro gutxik uzten hasiko dira, ezta?
Ez badute igotzeko aukerarik ikusten, logikoa da nekatu eta uztea. Nik emakumezko arbitro ezberdinekin harremanetan jarraitzen dut eta bi urtez gazteen mailak arbitratu ondoren, gizonezko lankideak mailaz igo dira baina emakumezkoak ez. Hamabost eta hamasei urteko neskatxak arbitratzen ari dira baina ez dute inongo emakumezko erreferenterik goiko mailetan. Rocío Puente adibide ona da: gizonezkoen bigarren B mailan aritzen da laguntzaile moduan eta balio duena frogatzen utziko baliote, lehenengo mailara iristea posible izango luke.
Saritutako lanean, futbol arbitratzean dauden estamentuak maskulinizatuak daudela azaltzen duzu.
Arbitroen Komitea guztiz hierarkizatua dago: behean gaudenok ez dugu ez ahots ez botorik. Kantabriako Arbitro Komitearen lehendakaria, Futbol Komitearen lehendakariak aukeratzen du. Ez dago emakumerik postu garrantzitsuetan, ez lehendakari ezta lehendakariorde gisa. Aztertutako 377 postutatik, 16 dira emakumeei dagozkienak eta horietatik 15, idazkari moduan dira, eta 1 administrari moduan.
Ez dago emakumerik Estatu mailako Arbitro Komite Teknikoan, ezta Arbitro Eskola Nazionalean. Zuzendariak, karguan urteak eman dituztenak gizon zaharrak dira eta asko kostatzen zaie aldaketak egitea.
Kantabrian arbitratzen dutenak 190 dira, horietatik 7, emakumeak. Euskadin, 2009 - 10 denboraldian 180 ziren, bakarrik 6 emakumeak ziren eta maila baxuenetan, eta kopurua ez da handitzen.
Badira ere beste oztopo batzuk txikiagoak, baina deserosoak izan daitezkeenak emakume arbitroen lanaren garapenerako.
Bai, aldagelen instalazioak adibidez, gutxietan daude neskentzako prestatuak. Ez dut esaten neskentzako bat eta mutilentzako beste bat egon behar denik baina behintzat, aldagela berdinean, dutxa zonaldea aparte egotea, eta berrikuntza lanak egiten direnean, detaile horiek kontutan izatea.
Hobetu daitekeen beste gauza bat erabili behar dugun arropa da, ikaragarria da. Ez da estetikagatik, emakumea zarela ezkutatzen duelako baizik. Alkandora erosoa izatera iristen da baina galtza, ez da bere lekuan mantentzen, gizonezkoen gorputzarentzako diseinatua dago. Galtzerdiekin ere berdina gertatzen da, neurri unibertsala dute baina gizonezkoena eta ez daude oin txikiago batentzat pentsatuta. Ikuspen androzentriko hau leku guztietatik dago.
Faktore guzti hauek erabakigarriak izan al ziren 27 urterekin arbitratzeari uzteko?
Pisu gehienekoa nire familiarena izan da. Zaindu behar dudala sentitzen dut eta arbitratzeak atsekabetu egiten ninduen. Ostiral gauera arte ez zenekien ze partidu izango zenuen. Asteburu batean lau partidu arbitratzera iritsi naiz. Arrazoi asko daude baina hori izan da garrantzitsuena. Zuzendarien matxismoa jasateaz nekatu naiz. Gauza batzuk ideia txarrik gabe esaten dizkizutela badakizu, oinarria ulertzen dut, baina erak ez ditut batere atsegin. Gainera, beraiek dute agintea: zu aritzen zaren moduaz ados ez badaude, ez dizkizute partidurik ematen.
Guzti honengatik ez dut futbol zelaietan borrokatzen jadanik, kirol honetan beste batzuk egiten ari diren gauzak agerian egon daitezen borrokatzen dut gaur egun. Astebururo gogor ari dira futbol zelaietan eta esfortzu hori agerian egon behar du eta erreferente bezala baliagarria izan.
Testua: Carmen Ruiz de Garibay
Argazkiak: Karlos Corbella